Sistema Eragilea

Sistema Eragilea plataforma bat da, artistei beren argitalpenak deskribatzeko eta sarean katalogatzeko aukera ematen diena. Sistema Eragilearen datu-baseak erabiltzaileek sorturiko erregistroak biltzen ditu, eta beste funts bibliografiko batzuetan katalogaturik dauden argitalpen-erregistroak ere bereganatu nahi ditu.


Sistema Eragilea tresna bat da, euskal testuinguruko artista-argitalpenen aniztasuna aztertzeko aukera ematen duen lanabes bat. Esparru artistiko horretako argitaratze-ekoizpena kartografiatzeko balio du, beraz.


Sistema Eragileak, era berean, artista-argitalpenak zabaltzen eta banatzen laguntzen du, erabiltzaileen esku jarriz haien ezaugarriak, eskuragarritasuna eta prezioa, eta argitalpenen ekoizleekin harremanetan jartzeko bide zuzena eskainiz.


Argitalpen bakoitzarekin loturiko funts dokumentala handiagotzeko aukera ere eskaintzen du Sistema Eragileak. Izan ere, erabiltzaileen esku jarritako gordailu bati esker, erreferentzia bakoitzarekin loturiko material osagarriak gehitu edo kontsultatu daitezke.


Sistema Eragileak material inprimatua katalogatzen du. Alde batera uzten ditu ilustraziora, entretenimendura edo arlo komertzialera bideraturiko argitalpenak. Argitalpenak ulertzeko dugun moduan, argitaratze-jarduera lan plastikoarekin nahasten da. Sistema Eragileak helburu esperimentala duten argitalpenak lehenesten ditu.

SARTU
Share by: