BAPORAK. EUSKAL ONTZIDIA INDIAKO OZEANOAN

Mikel Eskauriaza
35€
Liburu honek Indiako Ozeanoan arrantzan dabiltzan euskal atun-ontzien argazki-katalogazioa jasotzen du. XXI. mendeko itsasontzi moderno hauen argazki bakoitzak itsasontzien erretratu piktoriko klasikoen eskema formala jarraitzen du. Proportzio konstanteko zeru eta itsaso baten atzealdearen kontra ebakiak ageri diren ontzion forma zorrotzek aurpegirik jartzen ez zaion errealitate bat estaltzen dutela uzten dute agerian aldi berean: ozeanoetan gertatzen dena, ekonomia globalaren zutabe eta oinarri den itsasoko trafiko komertzial bizia.

2013 eta 2015 bitartean Indiako Ozeanoan eta euskal kostaldean egindako itsasontzien inbentario hau ontzien barnealdearen eta arrantzaren xehetasunak azaltzen dizkiguten argazki dokumentalez nahiz argazkietan jasotako objektuek iradokitako erreferentzia historiko eta literarioez lagunduta datorkigu. Eta proiektuaren hasieran eta amaieran, erreferentzia bat: uharte bakartiaren irudia, espazio utopiko eta hastapen berri baterako aukera gisa.

Egilea: Mikel Eskauriaza Izenburua: Baporak. Euskal ontzidia Indiako Ozeanoan Urtea: 2017 Argitaletxea: autoekoiztua Ale-kopurua: 1000 guztira / 300 euskaraz Edukia: 23 euskal atunontziren argazki katalogazioa, Miren jaio, Peio Agirre eta Chris Sharpen testuak, Izaroana eranskina. 102 orrialde Neurriak: 22,5cm x 30cm x 1,6cm Babesleak: Eusko Jaurlaritza ISBN: 978-84-617-7845-4
Egilea: Mikel Eskauriaza  Izenburua: Baporak. Euskal ontzidia Indiako Ozeanoan
Urtea: 2017  Argitaletxea: autoekoiztua  Ale-kopurua: 1000 guztira / 300 euskaraz Edukia: 23 euskal atunontziren argazki katalogazioa, Miren Jaio, Peio Agirre eta Chris Sharpen testuak, Izaroana eranskina. 102 orrialde  Neurriak: 22,5cm x 30cm x 1,6cm  Babesleak: Eusko Jaurlaritza  ISBN: 978-84-617-7845-4
Dossier PDF Dossier PDF
Prentsa eta erakusketak EROSI
Share by: